PATATA TROPIKALAk Antzezlan berria sortu du konfinamendu garai hauetan, umorea eta kolorea sortzeko haurrengan. Baserri giroan sortutako antzezlan berri honetan, Peli protagonistak, Izeba Joxeparen baserrira egun batzuk igarotzera doa, bertan argi egonez gero, abentura izugarriak sortu daitezke.
Pelik, Bertsoak abesten dituen Igela ezagutuko du. Tranpa batean eroritako Azeritxoa ere, eta garai bateko festetan ibiliko da ZELEDON edo eta SAN FERMINetako zezenarekin. Baina Izeba Joxepak, gaurkoan ere arazo bat du, ez du zerbait topatzen. Halako batean liburu magikoa agertuko da. Orduan EGUN BEREZIA denez IZEBA JOXEPAk istorioa modu berezi batean kontako du TXONTXONGILOen bitartez.
Istorio koloretxu eta dibertigarria HAURREN gozamenerako. Garai berri hauetara egokitutako antzezlana, non haurrek ordu betez, lasai, eserita, segurtasun neurriak mantenduz, antzezlan dibertigarria eta umorez beteta ikusi dezaketen.
Patata Tropikalak egindako TXONTXONGILO eta ANTZERKIAren arteko fusioa, bertsolaritza, kritika eta batez ere umorea tartea dutelarik.