Enperadorearen kondaira

Kondairak dio Aintzineko Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda, Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik haundienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezer ez zuten Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaiotzen da Itzalen Antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatutako kondairekin.