Oraingo honetan, eskoletan pentsatuta, formatu berri bat aurkeztu nahi dugu:
15-20 minutuko saioak dira, eta gu geu gelaz gela mugituko gara gure ikuskizuna eskainiz, horrela,
ziklo bakoitzaren adinera egokitutako giro intimo eta hurbila sortuko dugu.
Ikuskizun berri honetan narrazioa eta itzal-antzerkia ditugu protagonista.
Itzalak, suaren argia bezain zaharrak, Txina bezain urrunak, eta ilargi betea bezain magikoak dira; errealita eta fantasia batzeko gai dira itzalak. Gizakiak, duela milaka urtetik hona, istorioak itzaletan irudikatu ditu eta guk ere, istorio honetan, argiaren eta itzalaren hizkuntza erabiliko dugu haurren irudimena pizteko eta elkarrekin amets egiteko.