Kattalin lamia, emozioen errekan zoriontsu bizi da. Baina egun batean, zerbait harrigarria gertatuko da: errekatik edango duten pertsonek haserrea eta nahasmena sentituko dute, urak haien bihotzak bigundu beharrean. Kattalinek gaiztakeria honen arduraduna ezagutuko du: Inguma, gizakien beldur eta desio ezkutuetatik elikatzen den itzal misteriotsua.
Bidaia arriskutsua izan arren, Kattalin ez da bakarrik egongo: Patxo Iratxoa, Ilargi, Tartalo eta Gizotsoren laguntzarekin, Ingumari ez ezik, bere barne itzalei ere aurre egingo die. Emozioz, umorez eta edertasun bisualez beteriko ikuskizun honek Mitologia eta natura oso lotuta daudela gogoraratuko digu.