Niararen bidaia

Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da.

Niarak oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen doa aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz. Horregatik, Iemanja itsasoko zaindaria, arriskuan dago.

Zein izango da Niarak deskubrituko duen errealitatea Itsasorantz egingo duen bidaian?

Niararen bidaia gure sormen lana da. Sinisten dugu Antzerkia komunikazio tresna dela, eta, oraingoan, Patata Tropikalak hausnarketa egiten du gizakiak Naturarekin harremantzeko duen moduaz, bai eta Ingurune Naturalarekiko jasangarritasuna nahiz oreka eskuratzearen urgentziaz ere.