TXIMELETAK

Maitasunari buruzko ipuin antzeztuak

Maitatzeko modu bakarra dago? Edo forma ezberdinak daude? Gauza bera da gurasoekiko maitasuna eta lagunekiko maitasuna? Edota zure txakurrarekiko sentitzen duzun maitasuna? Maitasun erromantikoa… edo maitasun askea! Galdera horiek guztiek hausnarketa egitera eramango gaituzte, norberaren maitasuna da garrantzitsuena! Norberak bere burua den bezala maitatzea!

Askotan gure txikiekin euren sexualitatea, ametsak eta desirei buruz hitz egitea zaila egiten bazaigu ere, garapen osasuntsu eta integrala izan dezaten balio du. Ipuin bilduma honekin hainbat gai jorratuko ditugu, hala nola, frustrazioa, plazerra edo sexu-identitatea. Beti umeak erdigunean, beti maitasunez.